Haurren gehiegizko pisu eta obesitateari aurre egiteko eskuhartze programa
Tailerren bidez eta taldeka bizi-ohitura osasuntsuen sustapena lantzea
Gehiegizko pisua duten 9-13 urteko neskak eta mutilak, amarekin, aitarekin, senidearekin edo legezko tutorearekin batera
Astero 9 tailer jarraian, 1,5 ordukoak. 3 errefortzu-tailer, hasi eta 4, 8 eta 12 hilabetera.
Guztira 12 saio
Jarduera ludiko eta hezigarriak landuko dira:
- Elikadura osasuntsua
- Ariketa fisikoa eta kirola
- Emozioak, motibazioa, helburuak, zailtasunak, desioak eta ilusioak
Tailer bakoitzean adin txikiko eta helduen taldeak parte hartuko dute aldi berean. Donostiako Udaletxean eta Errenterian izango dira, asteazkenetan 17:15etatik 18:45era
Elena Alustiza (pediatra), Irene Ozcoidi (pediatra), Elene Larrea (pediatra), Olaia Sevilla (pediatra), Amaia Perales (dietista-nutrizionista), Garbiñe Aizpuru (dietista-nutrizionista)
Partaide eta laguntzaileak:
Donostia eta Errenteriako Udalak
Osakidetzaren lehen mailako arretan dauden Osasun Zentroetako pediatra eta erizainak Donostian eta Errenterian
1. Dagokizun Osasun Zentroko pediatrarengana joan
2. PAUSOZ-PAUSO programan sartzeko irizpideak egiaztatu ondoren, pediatriako taldeak plaza-eskaera onartuko du
3. Familiak mezu elektroniko bat idatzi behar duzue, datu guztiekin, pausozpauso.programa@gmail.com helbidera, PAUSOZ-PAUSOko talderen baterako plaza eskatuz, nor den zuen pediatra adieraziz
Galderaren bat baduzu edo plaza eskatu nahi baduzu, idatzi helbide honetara:
pausozpauso.programa@gmail.com
Prentsa:
Irratia:
Cadena Ser 2022/12/28
Onda Cero 2023/01/02
Cadena Ser 2023/06/03
Cadena Ser 2024/09/14
Pausoz-Pausoko emaitzen komunikazioak Kongresuetan:
Ahozko komunikazioa SEGHNP Gastroenterologia, Hepatologia eta Nutrizio Pediatrikoaren Espainiako Elkartearen XXX. Kongresu Nazionalean.
Bilbo, 2024